viernes, 23 de diciembre de 2016


Asier Cobos eta Aitor Alonso

Hemen daukazue Deustuko Herriko Tabernak egindako aurtengo libre jaia, informazioz eta Thinglink-ez osarturik.

http://patatatortila2.wixsite.com/herriko/jaialdiaren-irudiak



Barakaldoko XVI. Haurren Merkatu Txiki Solidarioa

Ibai Cosgaya eta Jon Hernandez

Barakaldon ospatu da Azoka Solidarioa aurten ere, eta hamaseigarren edizioa begi onez ikusi da herrian. Gehiago jakin nahi? Sakatu hurrengo esteka:
 http://herland97.wixsite.com/misitio

miércoles, 21 de diciembre de 2016

Gabonetako kanpaina solidarioak

Irantzu Carro Arbaiza

Hemen dago Elikagai Bankuen gabonetako kanpainari buruzko erreportajea wix plataforman. Bertan, bideoak, Storify eta Thinglik-a aurkituko duzue.
http://irantzucarro.wixsite.com/erreportajea

jueves, 15 de diciembre de 2016

lunes, 14 de noviembre de 2016

AEBtako hauteskundeak- Ibai Cosgaya eta Asier Cobos 2016/11/14



Loading...
Loading...

AEBko bi partidu politiko nagusien arteko desberdintasunak

June Valeria Ibañez eta Maite de Felipe Suso
Loading...

Loading...

AEBko bi partidu politiko nagusien arteko desberdintasunak

June Valeria Ibañez eta Maite de Felipe Suso
Loading...

Loading...

lunes, 17 de octubre de 2016

Imanol Murua: “Komunikazio bulegoak ez dira ez etsai ez lagun”



Kazetari politikoak komunikazio gabinete eta kazetarien arteko harremanen inguruan gogoeta egin du

2016/10/17 Irantzu Carro

Imanol Muruak hitzaldia eman zuen atzo EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko auditorioan. Kazetari politikoaren hitzetan, “informazio konfidentziak lortzeko, iturriekin harreman estua izatea beharrezkoa da, baina erlazio horrek berak mugak jartzen dizkizu gero informazioa publikatzerakoan”. Mariano Ferrer kazetariari erreferentzia eginez, konfidentzia harremanekin kazetaria konprometitua sentitu daitekeela uste du. Izan ere, kazetariak informazio oso garrantzitsua izan dezake, baina publikatzerakoan informazio hori ez zaio baliagarri suertatuko iturriarekin konprometitua sentitzen bada.

   Kazetari politikoak bere gertaeretan oinarrituz, komunikazio gabineteekin erlazio estuak izanez gero,  kazetari lanean “muga izugarriak" topatu daitezkeela azaldu zuen. Gogoeta modura, kazetariak bere terrenoa zein den gogoratu behar duela aipatu zuen, “Kazetariak argi utzi behar du irakurleari begira lan egin behar duela eta ez komunikazio bulegoen irizpideen arabera informatu”.

Jardunaldia  EHUn

   Kazetaritzapolitikoaren eta komunikazio estrategikoaren giltzarriak konbergentzia-eszenatokian deituriko jardunaldia ospatu zen atzo. Gonbidatuen artean Berta García Orosa, Santiago de Compostela Unibertsitateko irakaslea, eta Imanol Murua, kazetari politikoa, izan dira. 

   Ainara Larrondok, jardunaldiariaren antolatzaileak, ekitaldiari hasiera eman ondoren, Berta Garcíak komunikazio gabineteen eboluzioaren inguruko hitzaldia hasi zuen. Ondoren Imanol Muruak, Kazetariak informazio gabineteekin dituzten konfiantza harremanen inguruan gogoeta egin zuen.

 Iturria: Irantzu Carro

Berta García Orosa: “Komunikazio bulegoak iritzi publikoa sortzearen arduradunak dira"

Ibai Cosgaya Prieto, 2016/10/17

Berta García Orosa, Santiago de Compostela Unibertsitateko ikerlariak, EHUk Leioako Campusean antolatu duen “Kazetaritza politikoaren eta komunikazio estrategikoaren giltzarriak konbergentzia-eszenatokian” jardunaldian parte hartu du. Bere hitzaldiaren ardatza izan den “Interneteko komunkazio-bulego politikoen bilakaera” gaiarekin bat eginez aipatu du komunikazio-kabineteek gizartean eragina dutela iritzi publikoa baldintzatzen dutelako. Era berean, horien jarrera kritikatu du: “Gaur egun, bere diskurtsoak errealitatea den horretik urruntzen dira”.

 
Iturria:norberak egina
   Espainian, 60ko hamarkadan, Frankismo garaian, bazeuden multinazional handiekiko lotura zuten komunikazio-bulegoak. “Ospe handiko kazetariak, komunikazio enpresa batzuetan noizbehinka lan egindakoak, jarduten zuten bertan”, aditzera eman du Berta Garcíak. Alabaina, 1980an izan zuten beren unerik gorena. 2005ean, Interneteko komunikazio-bulegoen agerpenarekin batera, kabinete komunikatiboa sortu zen. “2.0 delako ereduak sarea baliatzen du, irakurlearekin harremanetan jartzeko”, azaldu du Berta Garcíak. Ildo honi jarraituz, ikerlariak aipatu du, politika arloan bulego hauek “kontakizun kutsakorrak” idazten dituztela “errealitatea” idatzi beharrean, jendeak errazago gogoratzen duelako informazio hori.

Iturriekiko harremanen garrantzia
Imanol Murua Uriak, Berrian lan egindako kazetariak, bere kazetari-ibilbide luzean oinarrituz, iturriekin harremanak lantzea informazioa lortzeko metodo baliagarria dela argitu du: “Euskaldunon Egunkarian lan egiten nuenean, informazio gutxi heltzen zitzaigun euskal gizarteari buruz, beraz, Herrizaingo Saileko komunikazio arduradunarekin hitz egin behar nuen, airean zegoen informazioa egia edo gezurra zen egiaztatzeko”. Konfiantza harremanak eraikitzea “erdiegiak diren horiek” kontrolatzeko biderik onena dela azpimarratu du. Bere aldetik, aipatu du kazetariak, batzuetan, informazio-bulegoen interesen arabera jarduten duela.

Iturria:norberak egina

Berta García Orosa: "Komunikazio publikoak dira iritzi publikoa sortzen dutenak"

2016/10/17 Asier Cobos eta Jon Hernández

2016ko urriaren 3an Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera etorri zen Berta García Orosa, Santiagoa de Compostelako Unibertsitateko irakaslea, Komunikazio Gabineteen inguruan hitzaldi bat ematera.

Berta García Orosak, gizartean Komunikazio Gabineteek hainbat arrazoiengatik funtzio oso garrantzitsua betetzen dutela adierazi zuen: “Publizitatea gizartean jendearen iritzia eta produktu baten aurrean duten aurreiritzia sortzeko gai da”. Orduan, aurreiritzien bitartez jendearengan jarrera positiboa zein negatiboa modelatzeko gai da publizitatea. Gainera, gaur egun gehien hitz egiten diren gai horiek “eraikitzeaz” ere Komunikazio Gabineteak arduratzen direla.

Jesús Ángel Pérezek, Euskal Herriko Unibertsitateko Ziberkazetaritzako irakasleak, kazetaritzaren, komunikazioaren eta politikaren artean oso erlazio estua eta sendoa dagoela azaldu zuen. Informazioa kontaketa batean ematen digutenean, egituratzen bada. Horregatik da egokia erraz barneratzen diren istorioak emandako informazioa hobeto gogoratzen dugu hasiera eta amaiera batekin kontatzea.

Iturria: EHU

Berta Garcíak adibide bat jarriz adierazi zuen mota honetako istorioak, alderdi politikoen kanpainak egiterako orduan erabiltzen direla, hala nola, Galizian PPk bere kanpaina egiterako orduan erabili du. Kasu honetan, alderdiaren hautagai nagusia da bideoaren protagonista, non bere izaera eta jarrera den nagusi. Era berean, herritarrek haiengan duten iritzia azaltzen da, alderdia alde batera utzita eta alderdi burua nabarmendu nahian. Honek iritzi publikoan eragin zuzena du, eta botoak ematerako orduan islatzen da.

Iturria: Jon Aurrekoetxea




lunes, 10 de octubre de 2016

Berta Garcia Orosa: “Politikan komunikazio bulego tradizionala erabiltzen da”


June Valeria Ibañez eta Maite de Felipe

Teknologia berrien etorrerarekin batera komunikazio bulego berri bat sortu dela azaldu zuen Berta García Orosak, Santiago de Compostela Unibertsitateko irakasleak, Komunikazio bulego 2.0 izenekoa. Politikan oinarritzen diren komunikazio-bulego eta hauen eboluzioari buruz mintzatu zen EHUko Komunikazioa eta Gizarte Zientzietako fakultatean.


EHU-ko ikasleak Garciaren hitzaldian
Online komunikazio-bulegoen garapenaren hasiera 2005. urtean eman zen arren, aurretik bazeunden hamar komunikazio bulegoetatik bi online zirela azaldu zuen. Alde batetik, Komunikazio bulego 1.0ak daude, hauetan feedback-a ez da onartzen, hots, prentsa buruek kontrol osoa dute; Eta bestetik, Komunikazio bulego 2.0 ak daude, hauetan irakurlearekin elkarlanean aritzen dira komunikatzaileak. Hauek bi zeregin nagusi dituzte, publizitatea eta prentsa oharrak. “Politika alorrean komunikazio bulego tradizionala erabiltzen dute, nahiz eta haien asmoa feedbacka onartzen dutelaren antza eman nahi duten”, aitortu zuen Garciak, politika sailean aditu delarik.


Garciak politikan botoak irabazteko estrategiei buruz hainbat azalpen eman zituen, hiru estrategia aipatu zituen bere hitzaldian: Storytelling, Narratiba Trasmediatikoa eta Frame-a. Storytelling-aren helburua herritarra politikoaren bizitza pertsonalera gerturatzea da, batez ere arlo afektiboarekin jokatzen dute. Jarraituz, Relatiba Trasmedia azaltzera ekin zion, non kreatibitatea asko lantzen den. Hala ere, partidu politikoek ez ohi dute herramienta hau erabiltzen. Amaitzeko, Frame teknika “garratzitsuenetariko” bat kontsideratzen zuen politika kanpainentzat Garcia irakasleak. Teknika honekin politikariek soilik haien interesekoa erakusten diote hartzaileari, horrela sortu nahi duten irudiaren kontrol osoa komunikatzaileen eskuetan geratzen da.








lunes, 26 de septiembre de 2016

Gasteizko udaletxeak EHUko gazteek klase partikularrak emateko gelak erraztu ditu

Garbiñe Alava eta Maite de Felipe

Gasteizko udaletxeak hainbat gela erreztu dizkie EHUko ikasleei bertan umeei klase partikularrak emateko. Asko dira ikasturtearen hasierarekin batera haiei klaseak ematea erabakitzen duten gazteak, bai dirua irabazteko zein haien lan esperientzia aberasteko.

Oro har, umeek laguntza gehien behar dute matematika eta euskaran. Horren arrazoia da euren gurasoek irakasgai horietan laguntza eskaini ezina, bai eta ikasle horiek klaseko erritmoa jarraitzeko zailtasunak dituztela. Zailtasun horiei konponbidea bilatzeko irakasle partikularrengana jotzen dute gurasoek.
Horien adibide ditugu 19 eta 18 urteko Ekaitz Egiluz (erizaintza ikaslea) eta Irati Gaston (politika zientzia ikaslea).

        Klaseak behar dituzten umeekin kontaktuan jartzeko Ekaitz Egiluzek web orrialde batez baliatu da eta “aurkitu dudan modurik errezena izan da hau” aipatu du. Bertan, ikasleek haien datu pertsonalak eta dituzten zailtasunak adierazten dituzte irakasleek haiekin kontaktatu ahal izateko.
     
Baina hori ez da gazteek erabiltzen duten metodo bakarra, Irati Gaston harremanetan jarri da bere ikastola ohiko umeekin. Hala azaldu du hurrengo bideoan:




Arnaldo Otegik euskal sindikatuen babesa lortzea ezinbestekotzat ikusten du


2016/09/26 Ibai Cosgaya Prieto

Arratsaldeko 7etan hasi da EH Bilduren “mitin-jaia” Barakaldoko Herriko Plazan, dezenaka pertsonaren aurrean. Arnaldo Otegik, EH Bilduren bozeramaileak, gehiengo sindikala eskuratzea gai garrantzitsua dela azpimarratu du. “ELA eta LAB sindikatuak alde batera utzita, ezinezkoa izango da lanpostuen galera eta lan prekarietatearekin amaitzea”, gehitu du. Ildo horri jarraituz, EAJ-ren jarrera gogor krikatu du, esanez estatu-mailako CCOO eta UGT sindikatuekin hitzarmenak adostea lanpostuen galera ekarriko duela.

2008tik gaur egunera 75.000 enplegu publiko Euskal Herrian galdu izatearen ondorioa aditzera eman du Otegik: “Honek milaka gazteren deserrotzea ekarri du, beraien aberritik alde egin dutelako etorkizun hobeago baten bila”. Era berean, gizartea beste modu batean antolatzeko deia egin du EH Bilduren bozeramaileak Espainiako Gobernuak krisi finantziarioa hastearen errua langileei egotzi zielako beren aukera ekonomikoetatik gora bizi izanagatik. Euskal Hauteskundeei begira argi utzi du Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan independentziaren aldeko apustua ikusi egingo dela.

Benetako lehendakaria
Harrera beroa izan du Jasone Agirrek, Bizkaiko Hautagai Buruak, zeinak Periko Solabarriaren irudia mirestu egin duen: “Gizarte honek Periko Solabarria bezalako jende ederra behar du; solidarioa eta inoiz amore ematen ez duen horietakoa”. Lehendakari bat egotekotan, bera izan beharko litzatekeela aipatu du Agirrek, “herri honen alde egin duen guztiagatik”. Gainera, EH Bildu “gogor, tinko, indartsu eta elegante gora doan indarra” dela nabarmendu du.


Iturria: norberak egina

   
Iturria: Euskal Herria Bildu

EHUko master ofizialen eskaerak behera egin du


2016/09/26 Asier Cobos eta Irantzu Carro
EHUko masterren eskaera epea ixtear dago. Aurten, graduondoko ikasketa hauen eskaerak behera egin du nabarmenki, nahiz eta garrantzi handiko titulazioak izan.
Gaur egungo egoera kontuan hartuta, graduondoko graduek ospe handia hartu dute. Masterrak, gai zehatz bati buruzko espezializazioak dira, orokorrean gradua amaitu osteko ikasleei eskainiak daudenak. UPV/EHUk 150 master aukera eskaintzen ditu Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako campusetan, euskara, gaztelania, nahiz ingelesez. Ikasle askorentzat arlo profesionalean aritzeko aukerarik baliagarriena da.
Laura Lopezek, Masterretako administratzaile laguntzaileak, masterren eskaeren harira honako hau baieztatu du: “Gero eta jende gutxiago aurkezten da masterretarako eskaintzetara”. Datuak argiak dira, eskaerak nabarmenki jaitsi egin dira azken urteotan, ikasleen iritziz, matrikulak “oso garestiak” direlako. EHUko masterren gutxi gorabeherako prezioa 2.000€ - 3.000 €-koa da, ikasle askorentzat gehiegizko kantitatea izanik.
Gainera, aurtengo eskarien portzentaje altu bat, atzerriko ikasleei dagokio. Marimar Miñok, Masterretako administratzaile laguntzaileak, eskaeren jaitsierekin bat atzerritarren eskaerak nabarmendu ditu: “Orokorrean eskaerak behera egin ahala, ikasle atzerritarren eskaerak gora doaz”. Izan ere, EHUko masterren prezioak merkeagoak dira atzerriko masterren prezioekin konparatuz.
(Bideogilea: Irantzu Carro)