Kazetari politikoak komunikazio gabinete eta kazetarien
arteko harremanen inguruan gogoeta egin du
2016/10/17 Irantzu Carro
Imanol Muruak hitzaldia eman zuen atzo EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko
auditorioan. Kazetari politikoaren hitzetan, “informazio konfidentziak lortzeko, iturriekin harreman estua izatea beharrezkoa da, baina erlazio horrek berak mugak jartzen dizkizu gero informazioa publikatzerakoan”. Mariano Ferrer kazetariari
erreferentzia eginez, konfidentzia harremanekin kazetaria
konprometitua sentitu daitekeela uste du. Izan ere, kazetariak
informazio oso garrantzitsua izan dezake, baina publikatzerakoan informazio hori ez zaio baliagarri suertatuko iturriarekin konprometitua sentitzen bada.
Kazetari politikoak bere gertaeretan oinarrituz, komunikazio gabineteekin erlazio estuak izanez gero, kazetari lanean “muga izugarriak" topatu daitezkeela azaldu zuen. Gogoeta
modura, kazetariak bere terrenoa zein den gogoratu behar duela aipatu zuen,
“Kazetariak argi utzi behar du irakurleari begira lan egin behar duela eta ez
komunikazio bulegoen irizpideen arabera informatu”.
Jardunaldia EHUn
Kazetaritzapolitikoaren eta komunikazio estrategikoaren giltzarriak konbergentzia-eszenatokian
deituriko jardunaldia ospatu zen atzo. Gonbidatuen artean Berta García Orosa,
Santiago de Compostela Unibertsitateko irakaslea, eta Imanol Murua, kazetari
politikoa, izan dira.
Ainara Larrondok, jardunaldiariaren antolatzaileak, ekitaldiari hasiera eman
ondoren, Berta Garcíak komunikazio gabineteen eboluzioaren
inguruko hitzaldia hasi zuen. Ondoren Imanol Muruak, Kazetariak informazio
gabineteekin dituzten konfiantza harremanen inguruan gogoeta egin zuen.
Iturria: Irantzu Carro
No hay comentarios:
Publicar un comentario