2016/09/26 Asier Cobos eta Irantzu Carro
EHUko masterren eskaera epea ixtear dago. Aurten, graduondoko ikasketa hauen eskaerak
behera egin du nabarmenki, nahiz eta garrantzi handiko titulazioak izan.
Gaur egungo egoera kontuan hartuta, graduondoko graduek ospe handia hartu dute. Masterrak, gai zehatz bati buruzko espezializazioak dira, orokorrean gradua amaitu osteko ikasleei eskainiak daudenak. UPV/EHUk 150 master aukera eskaintzen ditu Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako campusetan, euskara, gaztelania, nahiz ingelesez. Ikasle askorentzat arlo profesionalean aritzeko aukerarik baliagarriena da.
Laura Lopezek, Masterretako administratzaile laguntzaileak, masterren eskaeren harira honako hau baieztatu du: “Gero eta jende gutxiago aurkezten da masterretarako eskaintzetara”. Datuak argiak dira, eskaerak nabarmenki jaitsi egin dira azken urteotan, ikasleen iritziz, matrikulak “oso garestiak” direlako. EHUko masterren gutxi gorabeherako prezioa 2.000€ - 3.000 €-koa da, ikasle askorentzat gehiegizko kantitatea izanik.
Gainera, aurtengo eskarien portzentaje altu bat, atzerriko ikasleei dagokio. Marimar Miñok, Masterretako administratzaile laguntzaileak, eskaeren jaitsierekin bat atzerritarren eskaerak nabarmendu ditu: “Orokorrean eskaerak behera egin ahala, ikasle atzerritarren eskaerak gora doaz”. Izan ere, EHUko masterren prezioak merkeagoak dira atzerriko masterren prezioekin konparatuz.
(Bideogilea: Irantzu Carro)
No hay comentarios:
Publicar un comentario