lunes, 17 de octubre de 2016

Berta García Orosa: “Komunikazio bulegoak iritzi publikoa sortzearen arduradunak dira"

Ibai Cosgaya Prieto, 2016/10/17

Berta García Orosa, Santiago de Compostela Unibertsitateko ikerlariak, EHUk Leioako Campusean antolatu duen “Kazetaritza politikoaren eta komunikazio estrategikoaren giltzarriak konbergentzia-eszenatokian” jardunaldian parte hartu du. Bere hitzaldiaren ardatza izan den “Interneteko komunkazio-bulego politikoen bilakaera” gaiarekin bat eginez aipatu du komunikazio-kabineteek gizartean eragina dutela iritzi publikoa baldintzatzen dutelako. Era berean, horien jarrera kritikatu du: “Gaur egun, bere diskurtsoak errealitatea den horretik urruntzen dira”.

 
Iturria:norberak egina
   Espainian, 60ko hamarkadan, Frankismo garaian, bazeuden multinazional handiekiko lotura zuten komunikazio-bulegoak. “Ospe handiko kazetariak, komunikazio enpresa batzuetan noizbehinka lan egindakoak, jarduten zuten bertan”, aditzera eman du Berta Garcíak. Alabaina, 1980an izan zuten beren unerik gorena. 2005ean, Interneteko komunikazio-bulegoen agerpenarekin batera, kabinete komunikatiboa sortu zen. “2.0 delako ereduak sarea baliatzen du, irakurlearekin harremanetan jartzeko”, azaldu du Berta Garcíak. Ildo honi jarraituz, ikerlariak aipatu du, politika arloan bulego hauek “kontakizun kutsakorrak” idazten dituztela “errealitatea” idatzi beharrean, jendeak errazago gogoratzen duelako informazio hori.

Iturriekiko harremanen garrantzia
Imanol Murua Uriak, Berrian lan egindako kazetariak, bere kazetari-ibilbide luzean oinarrituz, iturriekin harremanak lantzea informazioa lortzeko metodo baliagarria dela argitu du: “Euskaldunon Egunkarian lan egiten nuenean, informazio gutxi heltzen zitzaigun euskal gizarteari buruz, beraz, Herrizaingo Saileko komunikazio arduradunarekin hitz egin behar nuen, airean zegoen informazioa egia edo gezurra zen egiaztatzeko”. Konfiantza harremanak eraikitzea “erdiegiak diren horiek” kontrolatzeko biderik onena dela azpimarratu du. Bere aldetik, aipatu du kazetariak, batzuetan, informazio-bulegoen interesen arabera jarduten duela.

Iturria:norberak egina

No hay comentarios:

Publicar un comentario