Garbiñe Alava eta Maite de Felipe
Gasteizko udaletxeak hainbat gela erreztu dizkie EHUko ikasleei bertan umeei klase partikularrak emateko. Asko dira ikasturtearen hasierarekin batera haiei klaseak ematea erabakitzen duten gazteak, bai dirua irabazteko zein haien lan esperientzia aberasteko.
Oro har, umeek laguntza gehien behar dute matematika eta euskaran. Horren arrazoia da euren gurasoek irakasgai horietan laguntza eskaini ezina, bai eta ikasle horiek klaseko erritmoa jarraitzeko zailtasunak dituztela. Zailtasun horiei konponbidea bilatzeko irakasle partikularrengana jotzen dute gurasoek.
Horien adibide ditugu 19 eta 18 urteko Ekaitz Egiluz (erizaintza ikaslea) eta Irati Gaston (politika zientzia ikaslea).
Klaseak behar dituzten umeekin kontaktuan jartzeko Ekaitz Egiluzek web orrialde batez baliatu da eta “aurkitu dudan modurik errezena izan da hau” aipatu du. Bertan, ikasleek haien datu pertsonalak eta dituzten zailtasunak adierazten dituzte irakasleek haiekin kontaktatu ahal izateko.
Baina hori ez da gazteek erabiltzen duten metodo bakarra, Irati Gaston harremanetan jarri da bere ikastola ohiko umeekin. Hala azaldu du hurrengo bideoan: